Herrira: "Uribetxeberriaren egoerak ezin du modu honetan gehiago iraun"
Herrira mugimenduko ordezkari Beñat Zarrabeitiak Iosu Uribetxeberriaren askatasuna exijitu du, gaixotasun larria duen neurrian libre geratzeko eskubide osoa duelako. Bere egoera oso larria dela esan du, gose greban baitago euskal presoa. “Uribetxeberriaren egoerak ezin du modu honetan gehiago iraun”, adierazi du Zarrabeitiak, eta aske uzteko eskatu die agintariei. Mobilizazioak ugaltzen ari direla nabarmendu du, bai kalean eta baita espetxetan ere.



