Milaka pertsona bildu dira euskal presoen aldeko manifestazioan
Zurriola hondartzako bazterrak jendez gainezka zeuden euskal presoen aldeko manifestazioa hasi aurretik. Behin protesta abiatuta, espaloian ziren herritarrek bat egin dute manifestazioarekin, errepidea hartuz. Urdin koloreko kamiseta ugari ikusi dira Herrira mugimenduaren leloarekin. Komunikabide asko izan dira protestaren berri ematen. Milaka pertsonek hartu dute parte manifestazioan.

