Iosu Uribetxeberria eta gaixo diren beste presoen askatasuna aldarrikatu dute
Manifestazioa egin dute Aste Nagusiaren atarian. Hain zuzen ere, Herrira mugimenduak deituta, gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna eskatu dute Saguesetik abiatu den protestan, “Eskubide guztiak. Euskal presoak Euskal Herrira” leloarekin. Iosu Uribetxeberriaren aldeko oihuak nagusi izan dira, euskal presoa gose greban baitago Donostia Ospitalean.



