Kanoikadaren danbadak Aste Nagusia lehertu du
Gastronomikako artillariek eman diote sua Aste Nagusiari. Festa giroan murgildu da jada Donostia. Gaur hasi eta hurrengo larunbata bitartean haur zein helduek ez dute aspertzeko aukerarik izango. Udalak prestatutako egitaraua dute aukeran herritarrek, baita Piratek proposatutakoa ere.



