Piratek La Flamenca gunea hartu dute
Ezkila kapitainaren zain daude Kaian, La Flamenca gunean. Pirataz bete da, eta pirataz jantzi da hiria. Gune horretan Piraten egitarauan aurreikusitako ekimen gehienak egingo dira Aste Nagusiak iraun bitartean. Txupinazoaren zain daude hiriko itsaslapurrak.


