Su galiziarrek argituko dute zerua gaur gauean
Xaraiva piroteknia galiziarrak argituko du gaur Aste Nagusiaren lehen gaua. Su Artifizialen Nazioarteko lehen parte hartzaileak izango dira. Alderdi Ederren dena prest dago piroteknia ikuskizuna egiteko.
Familia enpresa galiziarra etengabe handituz joan da 1960. urteaz geroztik, Espainiako pirotekniaren erreferente bilakatu arte. Euren ikuskizunek zigilu berezia dute, enpresan egindako material propioek eta pilatutako eskarmentuak paregabe bihurtzen baitituzte.
