Bizikleta eta patin zaleak Saguesen bildu dira
Patin gainean eta bizikleta gainean ibiltzeko jende andana elkartu da Saguesen. Donosti Roller, Kalapie eta Bera Bera patin eskolak antolatutako martxan parte hartzeko prest daude, jai giroan. Gaurkoan bidegorria utzi eta hiriko errepideak hartuko dituzte. 11,5 kilometroko ibilbidea egingo dute.

