Aulkiak jaso ahala, kamiseta opari
Dagoeneko pirata batzuk bukatu dute bazkaltzen, Zuloaga plazan. Orain ilara egiten ari dira, bazkaltzeko erabilitako aulkiak itzultzeko. Izan ere, bazkariarengatik 12 euro ordaindu ditu pirata bakoitzak, eta bazkalostean aulkia itzultzearekin batera, aurtengo Abordatzera! ekimeneko kamiseta jasotzen ari dira opari.


