Azken ontziak uretaratzen ari dira Kaian
Arratsaldeko bostetan hasiko da piraten abordatzea, eta oraindik partaide berantiarrenak lanean ari dira euren baltsak osatzeko. Hala ere, geroz eta pirata gutxiago daude malda inguruan, bazkaltzeko tartea hartu baitute gehienek. Momentu honetan, azken ontziak bukatzen ari dira, eta bukatu ahala, uretan sartzen dituzte, arratsaldeko jai handirako zain. 450 baltsa inguru egongo dira abordatzean, 5.000 bat piratekin.
