Barrene jendetsua
Frontoiaren erdi batean pilotan ikasten ari diren bitartean, bestean, barrenea egiten ari dira. Jolas jendetsua izaten ari da Trinitate plazakoa, 25 bat lagun parte hartzen ari baitira. Adin mugarik gabe, haurrak eta helduak elkarrekin dabiltza. Adina, ordea, ez da oztopo. Gazteenek estualdian jarri baitituzte helduak behin baino gehiagotan.


