Bertsozaleek plaza bete dute
Bertsozale ugari bildu da Easo plazan. Antolatzaileek jarritako aulkiak beteta, edozein txoko eserleku egoki da. Plazaren inguruan eta erdian itzalik ez denez, burua estaltzeko kapelak eta biserak jantzi dituzte askok. Horien faltan direnek, erabilera berria eman diote poltsari edo egunkariari. Bertsoak ere lagungarri dira giroa freskatzeko.
