Fireworks Lieto italiarrek argitu dute bigarren gaua
Italiako Fireworks Lieto su etxearen su artifizialak ikusgai izan ziren igande gauean, Aste Nagusiko bigarren gauean. Viscianoko (Napoli) pirotekniak Bigarren Mundu Gerra eta gero hasi zuen bere jarduera. Ikuskizun ikusgarriak eskaintzen ditu, eragin eszeniko-tekniko handiko konponbideekin.
Sari ugari lortu ditu urteak joan ahala, Italiako zein nazioarteko jaialdi ezberdinetan; Maltan, Tarragonan, Montecarlon, Toronton, Shangain, Cannesen, Miamin… Donostiako Su Artifizialen 49. Nazioarteko Lehiaketa irabaziko al du?


