
Txaloak eta barreak piztu dira Easo plazan bertsolariak domina jaso eta podium gainean ereserkia entzuten ari ziren kirolari bilakatu direnean. “Nik eman behar medaila berri bat España putari”, bota du Amets Arzallusek. Lapurtarrak bigarren bertsoan zuzendu du lapsusa, “haserreak”
Marsellesa zela ohartzen utzi ez diola argituz. Nahasi xamar zebilen ere Beñat Gaztelumendi. “Nik ez dakit ze herrialderekin parte hartu dudan ere”. Eta gehitu du, “zirku faltsu honetan ea Ikurrina jartzen diguten hemendik lau urtetara”. Krisia dela-eta, domina ere faltsua izango den susmoa ere plazaratu dute bertsolariek. Hala izan edo ez, eskua bihotz gainean jarrita, Aitor Mendiluzek argi zuen: “Tapatzen dudana zuena da, baina domina nirea”.
Kirol kontuetan podiumera igoko ziren ezin jakin, baina oholtza gainean txalo zaparradaren saria behintzat jaso dute. Bertso horiekin batera, ordubete luze iraun duen saioko gustukoenen artean, agurrean Alaia Martinek eta Arzallusek Iosu Uribetxeberria presoari eskainitakoak ere izan dira.