Easo plaza, bertsoz blai
Hasi dira Aste Nagusiko bertso saioak, eta ohi bezala, Easo plaza da horien gunea. Oholtzara igotzen lehenak Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi añorgatarra izan dira. Datozen minutuetan, Unai Elizasu altzatarraren gaiei bertsoak jarriko dizkiote.


