Edozein txoko baliatzen dute piratek lanerako
Kaiko inguruetako edozein txokotan ikus daitezke piratak abordatzerako baltsak muntatzen. Goizeko zortzietatik ordu eta erdiko lau txanda antolatu dituzte baltsak muntatu eta txukun-txukun uretan prest uzteko. Hala ere, pirata bat baino gehiago bihurriak direnez, edozein txoko baliatzen dute presa handirik gabe lanean aritzeko.


