Fermin Muguruza piraten urtemuga ospatzera etorriko da Abordatzera
Musikari irundarrak kontzertua emango du Kaian, 16:00etan
Fermin Muguruzak bost urte eman ditu agertokietatik urrun, baina gaur, piraten urtemuga dela-eta kontzertu bat emango du Kaian. Musikari irundarrak piraten abordatzearekin bat egingo du zuzeneko honekin, 16:00etan. Gaur 450 baltsa eta ia 5.000 pirata espero dituzte portuan, 17:00etan hasiko den abordatzean.


