Gerrarik gozoena Kursaalen gertatu da
Merengearen osagaiak arrautzaren txuringoa eta azukrea baldin badira, merenge gerrarenak gozoki zuria eta umore ona dira. Adin ezberdinetako hamarnaka lagunek parte hartu dute Barrenetxe okindegi gozotegiak eta Grupo Deltak antolatutako ekimenean, Kursaalen.
Sailkatze saioetan garbien bukatu duten parte hartzaileak igaro dira finaletara; izan ere, helburua ahalik eta garbien bukatzea baitzen. Saria, berriz, Barrenetxeko gozoki sorta bat.


