Material toxikoak eta iltzeak erabiltzea debekatuta dago
Ontziak muntatzen jarraitzen dute ehundaka piratek Kaian. Maldan zein inguruko txokoetan ikus daitekeen moduan, era eta kolore guztietako baltsak egiten ari dira. Hori bai, kontuan izan behar dute guztiek material toxikoak eta iltzeak erabiltzea debekatua dagoela. Beraz, sokak, bridak eta zinta itsasgarria dira piraten material erabilienak.


