Pilotaren botearen atzetik dabiltza haurrak Trinitate plazan
Pilotan jolasten ikasten ari dira haurrak Trinitate plazan. Ostirala arte luzatuko den ikastaroko lehen saioa da gaurkoa. Batzuk pilotan ari diren lehen aldia da, baina zertan dabiltzan badakitenak ere badira. Alde Zaharra Kirol Elkarteko Iñaki Fernandezek edo gurasoek esandakoa egiten ari dira guztiak: botea eman eta jo. Ariketetan pilotak nahi baino gehiago ihes egin arren, haurrak gustura dabiltza.


