
Abordatzerako baltsak muntatzerakoan, kontutan izan beharra dago baltsak ur gainean iraun behar duela, Kaitik irten eta Kontxara iritsi bitartean. Horretarako, ongi puztutako poltsa handiak erabiltzen dituzte piratek. Aste honetan salgai eduki dituzte poltsak Kaian, baina gaur ere, behin erregistroa eginda, poltsak eros daitezke, bakoitzarengatik bost euro ordainduta. Ondoren, puztutzera eraman behar dira, eta azkenik, baltsari ongi lotuta jarri. Gaur goizean, momentuz, 350 poltsa inguru banatu dituzte.