
Unai Elizasuk prestatutako gaiekin festa giroko saioa egiten ari dira bertsolariak, baina altzatarrak ez dizkie gauzak erraz jarri. “Gai hau ez nuen espero gaur ordubatean”, bota du Amets Arzallusek datorren urteko bertso txapelketari jarritako bertsoetan. Aurretik, haserre dagoen bikotea, parrandan ibili den haur zaintzailea eta honen zaindua, edo barku bateko patroiaren azalean jarri da laukotea. Piraten arrakastak pozten ez dituen politikariak ere izan dira Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi.