Piraten kantu jira dantzan sartu da Parte Zaharrera
Piratek antolatutako kantu jirak Kaia utzi, eta Parte Zaharrean ibilbidea hasi du. Musikariak buruan, dantzan eta kantuan Arraindegi kalea, San Jeronimo eta Abuztuaren 31 kalea zeharkatu dituzte. Azken honetan geldialdia egin dute. Kattalin da begira dauden donostiarrei eta turistei eskaintzen ari zaizkien lehen kanta.
