Donostiako Klasikoa abiatzear da, faborito garbirik gabe
Donostiako Klasikoa Alderdi Ederretik emango diote irteera minutu gutxiren buruan. Txirrindulariek 234 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute Bulebarreko helmugara, 17:00ak aldera, iritsi aurretik. Jaizkibel eta Arkale mendateak bi aldiz igaro beharko dituzte, besteren artean. Tropelean aurpegi ezagun asko dago, baina, iazko ekitaldiarekin alderatuta -Philippe Gilbertek irabazi zuen-, ez dago faborito garbirik. Alejandro Valverde, Joaquim Rodriguez, Dani Moreno, Rigoberto Uran, Sergio Henao, Simon Gerrans, Greg Van Avermaet, Damiano Cunego, Luis Leon Sanchez… izen asko daude hautagaien artean. Bestalde, zigorra bete berri duen Alberto Contador ez dago parte hartzaileen zerrenda ofizialean.

