"Esnatu, altxorra kendu dizuete!"
Antzezlan txiki batekin hasi da pirata txikien Altxorraten bila jolasa. Donostiara iritsi berri diren piratei altxorra lapurtu diete lotan zeudela. Haurrek buila egin dute, “Esnatu!”, “Esnatu, altxorra kendu dizuete!”, baina alperrik izan da. Orain, haur donostiarren laguntza izango dute piratek altxorra topatzeko.


