Ihesaldia amaitu da Jaizkibelgo lehen igoeran
Javier Aramendia (Caja Rural) eta Adrian Palomaresen (Andalucia) ihesaldia amaitu da Jaizkibel mendatearen lehen igoeran, tropelak irentsita. 35. kilometrotik ihesean zeuden, baina, Donostiako Klasikoa amaitzeko 80 kilometro falta direnean, beste hiru txirrindularik hartu dute euren lekukoa. Hain zuzen ere, Eros Capecchik (Liquigas), Nairo Quintanak (Movistar) eta Tomasz Macynskik (Vacansoleil) ihes egitea lortu dute Jaizkibelgo azken aldatzetan. Alde txikia dute tropelarekiko.



