Abian da Donostiako Klasikoa
Hasi da Donostiako Klasikoa. Txirrindulariak Kontxako pasealekuan barrena joan dira, zaleen txalo artean. Bide luzea eta lehiakorra dute aurretik arratsaldean toki berera itzuli arte. 11:10etan abiatu dira txirrindulariak Alderdi Ederretik, 234 kilometroko ibilbidea osatzeko. Lasterketa irabazteko hautagai ugari izango dira irteeran, baina faborito argirik ez. Aurreko urteetako ibilbide bera izango da, mendate erabakigarri berberekin: bitan igoko dute Jaizkibel, eta beste bitan Arkale.

