Jaizkibel igotzen ari dira lehen aldiz
Jaizkibel bi aldiz igoko dute Donostiako Klasikoan parte hartzen ari diren txirrindulariak. Lehen igoerari 15:00ak aldera ekin diote. Ihesean daude Javier Aramendia (Caja Rural) eta Adrian Palomares (Andalucia). Hamaika minutuko abantaila izatera iritsi dira 75. kilometroan, baina orain, 145. kilometroaren bueltan, 4 minutu eta 30 segundoko abantaila dute. Jaizkibelen aldea murriztuko du tropelak, ziur.



