Jon Aizpuru eta Claudia Perez izan dira igerilari azkarrenak haur mailan
Haur mailako irabazleak erabakita daude jada Pasealeku Berriko igeriketa zeharkaldian; zehazki, Jon Aizpuru (11:29) eta Claudia Perez (11:47) izan dira azkarrenak. Txano horia buruan zutela iritsi dira igerilari guztiak, eta ez da kaleratzerik egon. Laster helduak irtengo dira Zurriolatik. Helmugaratzean, partaide guztiek mokadutxoa egiteko aukera izan dute.

