Animoak soberan dituzte txikiek
Herri kirolen hurrengo froga txingak izan dira. Urez erdi betetako bi edukiontzi eskuetan dituztela La Flamenkan gora eta behera ari dira haurrak. Txikienek bakarrarekin osatzen dute ibilbidea. Inguruan dauden ikusleen eta taldekideen txaloek eta oihuek animatuta ari dira denak.


