Piratak ez dira jolasteaz nekatzen
Aulkien jolasa izan da piraten azken proba. Kaiko gunean jolastu dira kuadrillak. Ohi bezala, musika gelditzean eserleku bat aurkitu behar izan du talde bakoitzeko ordezkariak. Jolasa zailtzeko, eseri aurretik biribil barruan utzitako edalontzietako bat hartu eta bertakoa edan behar zuten, lehenik. Hasierako tragoan ezustekoa izan dute, ur hutsa izan beharrean, ozpina jarri baitiote. Erabat edan ez dutenak, gehiegi busti direnak edo aulkirik ez zutenak kaleratu dituzte pixkanaka.