Intermede su etxeak piztu du argia
Intermede piroteknia frantziarrari egokitu zitzaion bart hiriko zerua argitzea. Hain zuzen ere, sortzaile, musikari, argazkilari, ekoizle eta eszenografo ezberdinez osaturiko talde batek sortutako su etxea da, suaren artea hodeiertz berrietarantz eramateko helburuarekin. Ikuskizun osatu eta berritzaile ugari sortu dituzte ezkeroztik.
Egindako lanak emaitzak ekarri ditu sari gisa; Knokkeko (Belgika) eta Hannoverreko (Alemania) piroteknia jaialdietan lehen saria lortu dute 2010 eta 2008 urteetan, hurrenez hurren. “Chopin” sari artistikoa ere eskuratu zuten, 2010ean, Szczecineko (Polonia) jaialdian.


