Bost jolas 60 kuadrillarentzat
Iazko kopurua errepikatuz, 60 kuadrillek parte hartuko dute Eskifaia Gazte Kofradiak antolatutako jolasetan. Kuadrillek gutxienez zortzi kide izan behar dituzte, baina gehiagokoak ere badira. Partaide asko direnez, bi multzotan banatuko dituzte kuadrillak. Talde bakoitzaren ordezkariari hieroglifiko bat emango diote San Telmo ingurura edo Aquariumeko arrapalara joan behar duten iragar dezaten. Lehen gunean hiru jolas dituzte zain; bestean, aldiz, bi. Hala ere, bostak osatu beharko dituzte denek.


