Dantza pirata berezia, Zuloaga plazan
Kuadrillek guneak aldatu berri dituzte. Aquarium inguruan zeudenak San Telmo Museoaren aurrera joan dira, eta alderantziz. Zuloaga plazan daudenen lehen egitekoa dantza berezi bat da. Partaide guztiek elkarrekin dantza egitearekin batera, antolatzaileek esandakoa egin behar dute. Oinutsik jarri, elastikoa kendu eta buruan jartzea, galtzak eranztea…


