Gogotsu dabiltza gaztetxoak herri kirolekin
Irabazteak garrantzirik ez badu ere, Lehen jolasak lehiatuak izaten ari dira. Haurrak gogotsu eta indartsu etorri dira La Flamenkara. Gero eta jendetsuago diren bi taldeek berdinketa hautseko lehia jokatu behar izan dute, bai sokatiran baita lokotsetan ere. Orain zaku lasterketa dator.


