Ilara luzeak sortu dituzte zaleek hipodromoan
Ilara luzeak sortu dituzte zaleek Donostiako hipodromoaren sarreran. Autoak aparkatzeko txiki geratu da hipodromoko aparkalekua, eta Realaren Zubietako instalakuntzak zabaldu dituzte leku gehiago izateko. Egun handia da gaurkoa, Urrezko Kopa garrantzitsua egongo baita jokoan. Zaleak harmailak betetzen ari dira eta leku gehiena beteta ikus daiteke dagoeneko. Izan ere, 6.000 ikusle inguru espero dituzte gaurko proba ezaguna ikusteko. Arratsaldean, lasterketa bat baino gehiago egongo dira jokoan, eta Urrezko Kopa 19:00etan izango da.


