Kuadrillak jolasteko prest daude
Piratek antolatutako Jolasen Eguneko lehen protagonistak haurrak izan dira, goizean. Herri kiroletan ondo moldatzen direla erakutsi dute txikiek. Bazkalostean, berriz, gazteak ariko dira nor baino nor. Kuadrilla arteko jolasak hastear dira La Flamenkan. Jolasetan euren trebezia erabiltzeko gogoz dauden lagun taldeak Portaleta inguruan pilatzen ari dira.


