Lasterketen artean zelaia egokitzen dute
Motzak izaten dira hipodromoko lasterketak, zaldiek abiadura handian egiten baitute korrika. Lasterketa azkar horietan, ordea, zelaiko belarra altxatzen dute zaldiek. Beraz, lasterketa bat bukatu eta bestea hasi bitartean, zelaia atontzen dute langileek, egurrezko mailuekin joz.