Oinetako jaurtitzea, ez aspertzeko
Denbora soberan dutela-eta, beste jolas bat egitera animatu dira piratak. Aquariumeko eskaileretatik oinetakoa bota behar dute partaideek. Urrutien botatzen duena izango da garaile. Indarra badute, baina batzuen punteria falta, arrapala inguruan pilatutako ikusleentzat arriskutsua da. Oinetako bat baino gehiago jaso dute…


