
Bigarren jolasarekin hasi dira kuadrillak. Giza piramideak osatzeaz gain, beste hainbat zailtasunez betetako proba egin behar dute. Hamar edariko saria jokoan izanik, zailtasunak ez dira falta. Minutu erdian sei laguneko giza piramidea osatu behar dute. Begiak estalita dituen taldekide batek arraultz bat jaurti behar dio piramidearen goikaldean dagoen lagunari. Zailtasuna areagotzeko, honek ere begi bat partxearekin estalita du. Oreka mantentzeko nahikoa lan dute batzuek, eta garbi bukatu dutenak ez dira asko izan.