Peru Alfaro hernaniarrak irabazi du igeriketa zeharkaldia
Beti izaten da faboritoen artean, eta aurten irabazlea izatea lortu du Peru Alfaro hernaniarrak, Pasealeku Berriko zeharkaldian. 38:07 minututan egin du proba Alfarok, eta bere atzetik iritsi da Jaime Caballero donostiarra (38:23).


