Txalo artean hartu dituzte igerilari guztiak
Aste Nagusiko igeriketa zeharkaldiaren bukaeran txalo artean hartu dituzte igerilari guztiak. Igerilari azkarrenek ordu erdi pasatxo behar izaten dute Zurriola eta Kontxa hondartzen arteko bidea osatzeko, beste batzuek berriz ordubete inguruan egiten dute. Denek, hala ere, jasotzen dituzte ikusleen txaloak helmugara iristean. Iritsi bezain laster ur gezako dutxa hartu eta pantaila handi batean egindako marka ikusterajoaten dira.


