
Ekimenez betetako goiza igarota, atseden hartzeko garaia iritsi zaie haur piratei. La Flamenka gunean bazkari herrikoia prestatu dute beraientzat. Sabela bete eta indarberritu egin beharko dute arratsaldeko abordatzean parte hartzeko. Kaian jarritako igerileku puzgarrian egingo dutenez, baltsarik ez dute beharko. Bainujantzia eta jolasteko gogoa nahikoa dira. Hala ere, parte hartzeko igerilekuaren ondoan dagoen mahaira hurbildu, eta izena eman behar dute. 6 urtetik beherako haurrak heldu batek lagundu beharko ditu.