Buruhandiek gidatu dituzte haurrak entzierrora
Pirata guztiak prest daude minutu gutxi barru Ikatz kaletik irtengo den entzierro txikirako. Buruhandiek gidatuko dituzte haurrak Parte Zaharrean barrena. Bihurriak direnez, jolastea gustuko dute. Horregatik, goma-aparrez egindako makilekin suabe jo dituzte haurrak. Txikiak, halere, ez dira kikildu. Garfioak, zapiak eta beste erabiliz, bueltan eman diete kolpea. Gurasoren batek bota duenez, “ez dakit nor jasotzen ari den gehien”.
