Fantasiaz bete du zerua
Pirofantasia su etxe valentziarrari egokitu zitzaion txanda bart, Aste Nagusiko Su Artizialen 49. Nazioarteko Lehiaketaren barruan. Piroteknia honen historia 1988. urtean hasi zen, xede garbi batekin sortua izan zenean: erromatar kandelak egitea eta aditu izatea arlo horretan.
Bere sorreratik 20 urte ondoren, ospetsu bilakatu da nazioartean, mundu mailako ekitaldi nagusietan parte hartu baitu. Bere ekoizpenaren %95 AEB, Kanada, Europar Batasuneko zein Ekialdeko herrialde gehienetara esportatzen du. Bere diseinu eta ekoizpen ahalmen handiak aukera ugari ematen dizkio piroteknia ikuskizunak prestatzeko garaian.

