Hasi da haurren abordatzea
Itsasoratzeko beharrik gabe, haurren abordatzeari ekin diote piratek. Kaiko zabalgunean igerileku erraldoia jarri dute. Bertan, sei txalupa puzgarri daude. Partaideak hauetako batean jarri eta parez pare dituztenak abordatu behar dituzte. Lehen txandetakoak txikiegiak direnez, gurasoek lagunduta ari dira.

