Haurrak nagusi dira Kaian
Haurrak dira gaur La Flamenkaren jaun eta jabe. Izan ere, Piraten Aste Nagusian Haurren Eguna baita. Hala, Portaletatik Nautikoa arteko zabalgunea pirata bilakatu nahi duten haurrekin bete da. Antolatzaileek jarritako mahaietan, garfioa egin dute edalontzi bat, soka eta egunkari papera erabiliz. Ondoren, eskulana apaindu dute argizari margoekin. Horrekin, nahi duenak mozorroa osatzeko aukera du kartulina eta sokarekin egindako partxeaz edo aurpegia nahiz besoak margotuz. Haur batzuek zapia eta jantzi pirata etxetik ekarri dute. Horiek ez zituztenek, Ezkila kapitaina bezala argazkia egin dezakete. Giroa alaitzeko haur piraten pailazo maiteenen abestiak entzun daitezke bozgorailutik.

