Arratsalde zirraragarria hipodromoan
Hipodromoak zaldi lasterketen Urrezko Kopa hartu zuen atzo arratsaldean. Zaldi denboraldiaren egun handian, ikusle andana bertaratu zen bi kilometroko lasterketa ikustera. Nahiz eta Donostiako Udalaren saria lasterketa interesgarriena izan den, beste bostetan ere gogor lehiatu dira zaldiak eta zaldizkoak.
Pazifiksturm zaldia izan zen atzoko lasterketako azkarrena, eta bere jabeak, Martulek, jaso zuen Urrezko Kopa Juan Karlos Izagirre alkatearen eskutik. Hamel zaldizkoak eta Imaz prestatzaileak Urrezko Koparen erreplika bana jaso zuten. Garaikurrekin batera, 40.000 euro eman dizkiete txapeldunei.

