Piratek harrobi itzela dute
Asteleheneko lau zifrako kopuruetatik urruti badago ere, haurren lehen abordatzea arrakastatsua izaten ari dela ezin da ukatu. Izan ere, 2 eta 12 urte arteko 200 bat umek izena eman baitute egunean zehar. Hauei, azken unean animatutakoak gehitu behar zaizkie. Etorkizunerako harrobia, beraz, ez zaie falta Donostiako Piratei.


