Piraten pilota jaialdiak ikusle mordoa bildu ditu Trinitate plazan
Piratek pilota jaialdia antolatu dute gaur Trinitate plazako frontoian. Zehazki, piraten eskuz binakako txapelketaren amaiera izango da arratsaldekoa. Momentuz, haurrak ari dira jolasean, ikusle askoren begiradapean. Momentu garrantzitsuena, ordea, 20:00etatik aurrera iritsiko da. Izan ere, ordu horretan, Groseko gazteek Mikel Goñi pilotari profesional ohiaren aurka jokatuko dute.


