Kontxa gaineko zerua pizteko ez, baina Londres hotela eta udaletxearen arteko bidea kolorez eta argiz betetzeko gai dira zezensuzkoak Aste Nagusiko gauetan. Hain zuzen ere, jaiotan, egunero, su artifizialen ondoren sei zezen beltz su petardoz eta bengalaz beterik irteten dira korrika, haurren gozagarri den entzierro argitsua osatzeko.
Joaneko bidaian haurren algarak eta korrikaldiak sortzen badituzte; itzulerakoan, berriz, txaloak jaso eta txikienen jakin mina asetzen dute. Su artifizialen moduan, aurten, zezensuzkoek jardun bat gutxiago egingo dute, ostiralean izango baita azkeneko korrikaldi argitsua.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea